XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Illen aldeko otoitza

Ez dezagun aztu illen liturjia illaren alde otoitz egiteko dela, batez ere.

Onek esan nai du, ildakoak eta bizien elkarteak artu-eman estua daukatela.

Gaiñera, otoitz au egitean, Kristok eriotza garaitu duelako fedea aitortzen dugu, eta gu ere garaipen ortan partedun izango geralako uste-osoa agertzen.

Orobat ordea, agerian jartzen da au ere: berezkoa duela itxaropen onek ziurtasun osorik ez eukitzea.

Orregatik, Jesukristoren pazko-garaipena fedez ospatzean itxaro duguna otoitz-gaia den ezkero, guk nai eta itxaroten duguna eskatzen dugu illaren alde: pekatuak barka dezaizkiola Jaunak, betiko eriotzatik atera dezala, guztiz garbiturik betiko zorionaren jabe egin dezala eta azken egunean aintzaz jantzirik berpiztu.

Eta ziur gaude, gure otoitza laguntza aundia dela illentzat, baiñan ez ain zuzen guri esker guk zenbat otoitz egin, illak ainbeste barkamen izango duelakoan, Jesukristoren irabaziei esker baizik.

Adiñekoen illetetan bitartekotasun-otoitza erabiltzen da, batez ere.

Umetxoenetan berriz, Kristoren garaipena agertzen da geiago.

Bietan gaiñera, guraso, senide eta urbillekoen alde eskatzen dugu, beren atsekabean sinismena izan dezaten pozgarri.

Elizak gorputzarentzat daukan begirunea

Illen elizkizunetan Elizak begirune aundia dio ildakoaren gorputzari, Espiritu Santuak berarekin lan egiteko artua eta zerurako berpiztua izatera deitua izan delako (ikus Agustin Donea, De cura pro mortuis gerenda).

Illen liturjian dena da begirune orren agergarri.

Gorputz ori, bizi zelarik Bataioko urez garbitua izana, Olio santuz igurtzia, Eukaristiako ogi-ardoz janaritua, salbamen-ezaugarriz ziñatua, esku-ezartzez babestua, gero ildakoan, Eliza Amak arduraz eta maitasunez darabil.

Illen elizkizunak benetan ondrak dira; aintzazko elizkizunak egiten zaizkio illari; baiñan, ez arrokeriz edo siniskeriz, fedeak eraginda baizik.

Fedeak, ain zuzen dio: gizona, gorputz-animaz bizitzan bat den ezkero, salbatu ere osorik gorputz eta anima salbatzen dela.

Arrazoibide auek direla-ta, begirune eta itzal aundia izan zaie kristauen artean illerriei ere.

Leku auek santutzat artu izan dira beti, an gelditzen bait dira ildakoak berpiztearen zai.

Orregatik, ondo zaindu bear dira eta alik garbien euki; otoitz-giroa eta ixiltasuna gorde bertan, eta ez an ipiñi gizonen arrokeria darion ezer, ez illarrien apainketan, ez auetako idazburuetan.